Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Nire buruari

  • Izenburua: Nire buruari
  • Ikastetxea: Katalin Erauso Ikastetxea (Donostia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5. maila
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2018-11-26
  • Publikoa:

Gure eskola maiteak
Katalin du izena
Donostiako eskola
alai ta onena.

Gu oso cool-ak gera
Katalin eskolan
eta egiten dugu
eskolan nahiko lan.

Eskolan ari gera
euskaraz mintzatzen
eta geratu gabe
gu pozez zoratzen.

Gure irakasleak
Jone du izena
goxokiak banatzen
beti da onena.

Katxondeo handia
daukagu eskolan
nahiz eta ondo pasa
taldean nahiko lan.

Bertsoak egitea
ez da hain erreza
baina Aitorren laguntzaz
badugu babesa.