Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EZ GAUDE KONFORME

  • Izenburua: EZ GAUDE KONFORME
  • Ikastetxea: Mundaka HLHI (Mundaka)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6.maila
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2021-01-29
  • Publikoa:
Audioa

Garraio publikoa
oso ondo dago
erabili behar dugu
apur bat gehiago

Fabrikak kutxatzen du
pixka bat pentsatu
energia garbia
behar da bultzatu

Lortu behar ditugu
aukera berriak
hobeto energia
berriztagarriak

Kontxe elektronikoa
gehiago erabili
bestela hobe oinez
kalean ibili

AI ZAPOTXIN
ETORRI GUREKIN
MUNDU HOBE BAT NAHI BADUZU EGIN

Jendea pilatzen da
muga ondoan beti
eta han hiltzen dira
hobeto ireki

Europara heltzeko
behar dute botea
eta gehienak dute
beraien topea

Forma berdinean deitu
ta ez deitu beltzak
errespetatu behar
guztion ametsak

Hitzak esaten dira
askotan brometan
min asko egiten dute
batzutan benetan

AI ZAPOTXIN
ETORRI GUREKIN
MUNDU HOBE BAT NAHI BADUZU EGIN

Egunero emakume
asko hiltzen dira
beste aldera ezin
gara egon begira

Eskubide guztiak
behar dira zaindu
neska eta mutilei
berdina ordaindu

Errespetatzen dugu
zure iritzia
emakumeen kirolak
badu garrantzia

Emakumeen gain inork
ez du boterea
eta berdintasuna
da askoz hobea

AI ZAPOTXIN
ETORRI GUREKIN
MUNDU HOBE BAT NAHI BADUZU EGIN

Jende askok behar du
jarrera aldatu
bakoitzaren gustuak
beti errespetatu

Jendearen txarrena
da kritikatzea
eta horrekin lortzen
da suizidatzea

Ez dute inor mintzen
utzi haiek baketan
hau ez dela gezur bat
diogu benetan

LGTBI ez
da gaixotasuna
denen artean beti
dago maitasuna

AI ZAPOTXIN
ETORRI GUREKIN
MUNDU HOBE BAT NAHI BADUZU EGIN