Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Santa eskeko koplak

  • Izenburua: Santa eskeko koplak
  • Ikastetxea: Araia Ikastetxea (Araia, Asparrena)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6.maila
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2021-06-06
  • Publikoa:

KUTTUNA
Kaixo Endika zer moduz zaude
kopla hau idatzi dugu
pintxo bat eman guri mesedez
ona egongo da seguru

EGUNEKO ZENTROA
Kaixo egun on zer moduz hemen
amonak eta aitonak?
paga pixka bat eman mesedez
erosteko gominolak

BENE
Kaixo egunon bene tabera
kantatzera etorri gara
zuku batzuk edan nahi ditugu
zu oso jatorra zara

KUTXABANK
Ze jatorra den gure kutxa bank
ta dago diruz beteta
diru pixka bat eman mesedez
erosi behar dugu eta

UMANDI
Hemen daukagun jatetxe onenak
Umandi dauka izena
Zerbait goxoa eskatzen dugu
pinta ederra duena

APAIZA/BATZOKI
Kaixo egun on zer moduz zaude
hemen abestea helburu
guretzat zerbait eukiko duzu
ardo pixka bat nahi dugu

OKINDEGIA
Kaixo egun on okindegia
zerbait eskatzera gatoz
ogi puxka bat eta txutxeak
nahi ditugula apropos

HARATEGIA
Kaixo zer moduduz karasatorre
etorri gara abestera
txuleta on bat eta odolkia
ba gatoz gu eskatzera

BOTIKA
Kaixo egunon, zelan zaudete
Botikari jator hoiek
Covidarekin gaude gu eta
Eman ba txertoa zuek

ATEZAINA
Kaixo zer moduz zaude Maialen
ondo zaudela seguru
diru pixka ba eman mesedez
jateko zerbait nahi dugu