Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Santa Ageda koplak

  • Izenburua: Santa Ageda koplak
  • Ikastetxea: Araia Ikastetxea (Araia, Asparrena)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5.mailak
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2021-06-06
  • Publikoa:

SUKALDEA
Kaixo egunon sukaldariak
zer daukagu gaur jateko
pizza jan nahi dugu egunero
eta zukua edateko

OSASUN ZENTROA
Gu Araiako ikasleak gara
etorri gara eskatzera
pastilen ordez goxoki batzuk
hartzera etorri gara

ZUBIGAIN
Zubigainera etorri gara
kroketa batzuen bila
eman mesedez goxoki batzuk
edo bestela tortila

ATXA
Kaixo lagunok etorri gara
gaur Atxara abestera
Santa Ageda ohitura denez
patata poltsa eskatzera

CASINO
Oso jatorrak, zarete zuek
konfiantzazko jendea
orain nahi dugu guk txaski batzuk
zuek guri ematea

COPE
Gaur hemen gaude Cope aurrean
txokolatea eskatzen
kinder pixka bat eman mesedez
gu gero hasteko jolasten

KARLAIN
5. mailan ikasten gaude
gatoz goxokien bila
Araiako denda hoberena
egin kasu neskatila

POSTARIA
Kaixo zer moduz zaude postari
gutunak hartzera gatoz
hemen gaude gu zuri kantari
Faktura ez izateko asmoz

UDALETXEA
Kaixo egunon etorri gara
akuapark bat eskatzeko
igerileku edo ta udan
oso ondo pasatzeko

ARATZ
Kaixo laguna etorri gara
Aratzera abestera
Santa Ageda ohitura denez
pintxo on bat eskatzera