Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Emakumeen aurkako indarkeriarik ez!!!

  • Izenburua: Emakumeen aurkako indarkeriarik ez!!!
  • Ikastetxea: Zurbaran HLHI (Bilbo)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: 6.b
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2018-11-23
  • Publikoa:
Audioa

Neskak eta mutilak
guztiok batera
matxismoaren kontra
bagoaz aurrera!

Indarkeriak ahaztuta
denok elkarrekin
eskuak lotu eta
aurrerantza ekin!

Munduan ez dugu nahi
indarkeriarik
hori lortuko dugu
guk matxismo barik!

Neskak eta mutilak
guztiok lagunak
denok errespetatu
behar ditugunak!!!