Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

AZAROAK 25

  • Izenburua: AZAROAK 25
  • Ikastetxea: Eleizalde Ikastola (Bermeo)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: Kantuz sortu naiz eta II
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2018-11-22
  • Publikoa:
Audioa

Jende asko etor da
bete da Lamera
denok nahi dugu irten
oihuka kalera
indartsuagoak gara
guztiok batera
emakumeen alde
gatoz abestera
gure eskubideak
aldarrikatzera

Gu matxismoarekin
gaude nekatuta
berdintasuna dago
aspaldi galduta
egoera honekin
gaude beldurtuta
matxismoaren kontra
hasi ba oihuka
emakume ugari
gaude zapalduta

Sarri errespetua
lotsagabe galduz
zapalkuntza gehiegi
indarraren erruz
mehatxu ta irainak
albokoa minduz
baina hau konpontzen da
guztiok elkartuz
eskubide berdinak
danok baitaukaguz

Emakume guztiok
gaude aspertuta
egunez eta gauez
gaude beldurtuta
nahiz eta zaila izan
hobe_ahaleginduta
irabaziko dugu
guztiz elkartuta
denok berdintasuna
lortuko dugu ta