Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Animaliak

  • Izenburua: Animaliak
  • Ikastetxea: Joakin Lizarraga Ikastetxea (Sarriguren)
  • Ikasgela: LH6D
  • Egilea: Joakin Lizarraga 6D
  • Doinua: Durangotik gorako
  • Irakaslea: Saioa Alkaiza
  • Igoera data: 2020-12-10
  • Publikoa:
Audioa

Etxeko animaliak
dira politenak,
txakurra ta katuak
dira maiteenak.
Txoriak eta arrainak
etxean daudenak,
dira gizakiaren
lagunik onenak.

Behiak txerriak eta
asto bat argala,
guztiek lan egiten
uzten dute azala.
Hori gero hiltzeko
gure lan makala,
haiek sufritzen dute
ez da gu bezala!

Oraindik ez duzue
ezer ere ulertu,
gure mundua dago
desastretrik gertu.
Gizakiak etorri
ta dena lehertu,
planeta zaindu ezean,
baietz desagertu!

Gauzak bere lekuan
botatzen saiatu,
zuk oso ongi pentsatu
mundua salbatu,
orain ordua da zuk
mundua aldatu,
kontsumoa murriztu
eta ez kutsatu.

Espeziak ta zuhaitzak
joan dira behera.
Gizakian kulpa da
kezkatu gainera,
aldatu behar dugu
guk gure jarrera:
natura zaindu behar da
guztiok batera!