Patiora joan behar gara
futbol zelaiara
Gainera jateko gu
banandu beharra
komunera joateko
binaka joan behar da
Gelatik ateratzez
daukagu ikara
Oso arduratsuak
izan behar gara
Zaindu beharko dugu
guk gure gorputza
bestela egingo gaitu
birus honek bultza
salbatu osasuna,
salbatu hezkuntza,
ez dadila geratu
gure planeta_hutsa,
bukatzea nahi dugu
koronabirusa!
6 pertsona gehienez
kalean da traba,
Poliziak kaletik
beti begirada.
Birusa eskuetan
arriskutsua zara,
debekatu digute
egin besarkada,
maskarilla jantzita
beti joan behar gara!