Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Sare sozialak

  • Izenburua: Sare sozialak
  • Ikastetxea: Joakin Lizarraga Ikastetxea (Sarriguren)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: Joakin Lizarraga
  • Doinua: Hamalau heriotzena I
  • Irakaslea: Saioa Alkaiza
  • Igoera data: 2020-12-10
  • Publikoa:
Audioa

INSTAGRAM

Argazki asko daude
jendea ikusteko,
arropa asko dago
ta ere zapato.
Famatuen bizitza
hor dagoelako.
Gu_ere Instagramen gaude
aitortu beharko:
aplikazio honek
biziatzen du asko.

TIK_TOK
Eguneroko dantzak
grabatuz kamera:
batzuetan, bakarrrik;
besteetan, batera.
Orduak eta orduak
ezin joan jatera.
Eskolatik atera,
sartu Tik-Tokera...
Sare sozialak utzi,
atera kalera!

INTERNET
Internetak balio,
edozertarako,
ez erabili asko
dela ergeltzeko,
baina erabili ahal
dugu ikasteko,
jolasteko balio
ta ongi pasatzeko.
Asko laguntzen gaitu
dena bilatzeko!

YOUTUBE
Youtube gure bizitzan
ikusi askotan,
beraiek bideoak eta
gu hemen klasean.
Jendeak bideoak grabatzen
ditu mundu osoan.
Youtuber oso gutxi
dago Nafarroan,
denetarik badago
sare sozial hontan.

OROKORRA
Wifia beti horrela
erdi eroria
Gaur ia _iruditu zait
nintzela zonbia
Gainera joaten naiz
galtzen memoria
Ona eta txarra dela
dago teoria
Alde biko txanpona
da teknologia!