Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Nire buruari

  • Izenburua: Nire buruari
  • Ikastetxea: La Salle Donostia (Donostia)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: La Salle Donostia 5.B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2018-11-22
  • Publikoa:

Ikusi nuenean
nik nire kopeta
iruditu zitzaidan
nire eskopeta.

Lagunekin jolastu
ta gero etxera
abestia bukatu da
denok jolastera.

Ikusi nuenean
nik nire begia
iruditu zitzaidan
benetan handia.

Franko izango dela
lagunik onena
iruditu zitzaidan
gaurkoan eguna.

Felix da oso guapoa
errealekoa
eta Anoetara
ikustera doa.

Ni marrazkitan naiz super krak ta
gainera oso bromista
baina ez esan broma handi bat
haserretuko naiz eta.

Etxera iristen naiz
pijama jartzera
afaria prestatu
eta noa ohera.

Ni etxean eta ondo nago
izozki pila bat jaten
nire etxean onena naiz ni
ere beti eta azken.

Begiratu goraka
izarra ikusi
zerua ilun dago
izarra nagusi.

Etxera iristen naizenean
gustura egiten dut kaka
eta Ibizako bufetean
ez dut hartzen espinaka.

Nire familia bada
munduko onena
eta saskibaloia
gustuko duena.

Gu gera biak oso azkarrak
bukatzen dugu batera
biak Felix baino azkarragoak
beti orriari begira.

Asko kostatzen zait hau niri bai
ez dakit nik nola idatzi
urduri jartzen naiz pentsatzeaz
galdetzen diot Felixi.

Ikusi nuenean
nik nire ipurdia
iruditu zitzaidan
tomate handia.

Ta Aitor Mendiluze
da irakaslea
eta bera bertsotan
da oso trebea.

Ni beti zoriontsu
irrifartsu nago
txiste liburu bat dut
oso ondo dago.

Ni beti futbolean
gustura aritzen
eta besteak niri
beti begiratzen.

Gu jaio ginenean
amari nahiko lan
Eneko, Danel ta aita
beti ikastolan.

Jaio ginen urtean
ez zeuden robotak
eta izaten dira
munduko onenak.