Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Gabonak aurkezpena

  • Izenburua: Gabonak aurkezpena
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5. maila
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-12-23
  • Publikoa:

Abenduak 22
da gure eguna
eta beti badago
jaialdi txukuna
gabonak dira eta
zerua iluna
ea kunplitzen zaigun
amesten duguna

Ai zapotxin
ez dago zer egin
Mari Domingi eta
Olentzerorekin

Familia elkartzen da
Ondo pasatzeko
Olentzerok ekartzen
ditu opari asko

Abenduak 25
hasten dira oporrak
baina janari hoiek
bai direla txarrak

Gabon egunak dira
egun hoberenak
baina arkume gehiegi
jaten dira denak

Mendialdean beti da
oparien festa
opariak guztientzat
mutil eta neska

Ta Olentzero beti
neskei panpinak
baina mutilei zer
beti desberdinak

Gabona iritsi da
nahi dut oparia
izan leike panpina
baita kotxe handia

2020
arraro honetan
ondo egon nahi dugu
berriz gabonetan
pandemia honekin
akabo benetan...
Ondo pasa zazue
opor egunetan