Kaixo lagun guztiok
hau da hasiera
Eleizaldera joaten
gara ikastera
eta gaur bertso batzuk
gatoz abestera
gizon txarren jarrera
goaz amaitzera
indarkeria guztiak
gatoz salatzera
Kolpeak eta gero
datoz hainbat malko
guretzat ta zuentzat
dago oso txarto
hainbat arazo daude
ta hainbat insulto
gu berriz beldurtzea
ez dute lortuko
indarkeria gehiago
ez dugu onartuko
Munduan emakume
asko kalteturik
laguntza behar dute
indarrez beterik
badagoz gizon txarrak
munduan zabalik
nik ondo ez dut ulertzen
ez dakit zergaitik
ez dugu nahi gehiago
indarkeriarik
Adierazi nahi dugu
gaudela erreta
denak elkartu gara
indarrez beteta
erasotzaileari
egin errieta
irabaziko dugu
lortuta oreka
ama ez dut beldurrik
ausarta naiz eta