Pedro Sanchezi esango diogu
bera gezurtia dela
sei hilabete daramatzagu
dena dago lehen bezela
Distantzia eta maskara jarri
gel-a eskuetan bota
Ertzainak guri begira daude
baina ez zaigu inporta
Martxotik gaude egoera hontan
noiz bukatuko ote da?
koronabirus honek zailtzen du
harremantzeko aukera
Zubi azpian bizi direnak
ezin dira konfinatu
Baliabideak eman beharko
behar ditugu banatu