Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Euskararen eguna

  • Izenburua: Euskararen eguna
  • Ikastetxea: Askartza Isusi HLHI (Abanto-Zierbena)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: 5.B
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Idoia Anzorandia
  • Igoera data: 2018-11-29
  • Publikoa:
Audioa

Euskara Euskal Herriko
hizkuntza da eta,
oso gutxi entzuna
behar hausnarketa!

Ez ezabatu gure
hizkuntza maitea,
ta euskarari beti
zabaldu atea!

Euskaraz lagunekin
barrezka ta alai,
egun osoan festan
ta gauean lasai!

Beti izan ahobizi
familiarekin,
eta pazientzia izan
belarriprestekin!

Euskaraz hitz egiten
dugu urte osoan,
hizkuntza berezi hau
badugu ahoan!

Pozik bizi nahi dugu
euskaraz taldean,
ta euskara ez utzi
izkina batean!