Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

JANTOKIAN BAZKALTZEN

  • Izenburua: JANTOKIAN BAZKALTZEN
  • Ikastetxea: Bernart Etxepare Ikastetxea (Iruñea)
  • Ikasgela: PANAMIGUEL
  • Egilea: Adune, Haizea, Sara, Iker, Josetxo, Jon, Alazne, Irati, Maider eta Hegoi
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Xabier Terreros
  • Igoera data: 2020-10-05
  • Publikoa:

Lagunekin jolasten
gaude jantokian
biana gero jateko
modu egokian

Brokoli oso txarra
lehenengo platera
bigarren txuletotia
gozoa ote da?

Nire sabela beti
goraino beteta
baina ez dut gustoko
dilistak erreta

Entsalda guztiak
pila bat tomate
tomate ta atuna
gustua daukate

Gaur ekarri digute
barazki purea
oso txarra ez dago
bere zaporea

Bigarren platerako
jarri dute xerra
jateko ze gogorra!
Mozteko ze gerra!

Makarroizko zaporez
omen da mingaina
tomate askorekin
ez dago bikaina

Beraz ez da hobea
gure umorea
ea bihar dagoen
janari hobea