Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Geure buruari

  • Izenburua: Geure buruari
  • Ikastetxea: Herri Ametsa Ikastola (Donostia)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: Herri Ametsa 5.B
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2018-11-21
  • Publikoa:

Bizi geran lekuak
Lurra du izena
eta leku denetan
da beti onena.

Jolasgaraia dugu
guk gure eskolan
baina hortaz aparte
daukagu nahiko lan.

Aditu nuenean
nik zure izena
iruditu zitzaidan
izenik onena.

Nik asko ikasten dut
bai nire eskolan
eta nire lagunek
badute nahiko lan.

Ni ile apaindegira
joan nintzenean
ilerik politena
jarri zidaten han.

Izebaren untxiak
Tanbor du izena
azkarra eta trebea
saltatzen onena.

Ikusi nuenean
laguna eskolan
hain azkar zebilela
ez zeukan nahiko lan.

Aurtengo lehen eguna
izan da onena
5. mailakoen
egunik motzena.

Nire txakur politak
Pipi du izena
horrelako txakurrak
txikiak onena.

Bere ikastetxean
badago eskolan
iruditu zitzaidan
zegola nahiko lan.

Bere aitona zaharrak
bibotea dauka
bere bibotetxoak
lau iletxo dauzka.

Nik entzun nuenean
Basajaun izena
iruditu zitzaidan
basoko onena.

Ni joan nintzenean
jolastera eskolan
gero gelara joan
eta egin nahiko lan.

Nik hartu nuenean
baloia atera
Ugaitzek bazeraman
Ibairen etxera.

Nire suge politak
Txipi du izena
haserretzen da beti
defentsan onena.

Nire anaia orain
hasi da eskolan
matematika egiten
beti bai nahiko lan.

Saskibaloian ona
da nire anaia
bera oso pozik dago
jolasteko nahia.

Nire elefanteak
Eli du izena
akrobaziak egiten
guretzat onena.

Gure andere├▒oa
beti dago eskolan
etxeko lanak beti
etxean nahiko lan.

Atzo nire zirkoan
lehoi bat bueltaka
nekatuta zegoen
saltoka saltoka.

Ikasi nuenean
nik zure izena
iruditu zitzaidan
herriko onena.

Jolasten ari nintzen
ni zure eskolan
iruditu zitzaidan
zebilen nahiko lan.

Oso politak dira
zure begitxoak
iruditu zitzaidan
arrosak politak.