Ni neska bat naiz oso alaia
eta Alazne dut izena
korri egitea gustukoa dut
eta hortan naiz onena.
Ni bi urtekin hasi nintzen ta
Herri Ametsa eskolan
eta Marijo oso jatorra
beti bidaltzen nahiko lan.
Bertsolaritzan oso ona naiz
beti kantatzen kalean
buruz ikasten paperarekin
eta gainera lanean.
5.Ako berri dugu
eta Patxi du izena
ta berarekin egotea da
munduko zorte onena.
Ni futbolean aritzen naiz bai
beti gustura eskolan
gu ingurunen eta eskolan
beti daukagu nahiko lan.
Ostiralean Patxi badoa
eta penarik txarrena
nik berarekin ondo pasa dut
eta laguntzen onena.
Lagun askodun mutila naiz ni
gainera Jon dut izena
ni futbolean txarrena naiz ta
baina gero skatean onena.
Herri Ametsan ikasten dugu
Marijorekin eskolan
batzutan bera haserretzen da
ematen diogu nahiko lan.
Entzuten nuenean
ai nire izena
iruditu zitzaidan
munduko onena.
Oihan eta biok ondo
gabiltza eskolan
Marijok egiten du
gurekin nahiko lan.
Herri Ametsan ikaslea naiz
Joseba da nire izena
gelan lan asko egiten dut bai
ni naiz langile onena.
Frontoia dago gure ondoan
eta handia eskolan
liburu asko irakurtzean
beti daukagu nahiko lan.
5.A gelakoa naiz
Hugo dut izena
futbolean jolasten
munduko onena.
Mateak egitean
hoberena eskolan
bertsoak egitean
badut nik nahiko lan.
Gu ikasleak gara
Nahia dut izena
bertsoak abestuta
Aitor da onena.
Futbolean jolasten
gu beti eskolan
mate, euskara eta
badugu nahiko lan.
Euskaraz egitea
jarriko da modan
jolastean eskolan
oso ondo taldean.
ikusi nuenean
nik zure izena
iruditu zitzaidan
munduko onena.
Herri Ametsan gaude
mendiko eskolan
mate, euskara eta
gaztekin nahiko lan.