Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Geure buruari

  • Izenburua: Geure buruari
  • Ikastetxea: Axular Lizeoa (Donostia)
  • Ikasgela: LH4B
  • Egilea: Axular 4.B
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-02-14
  • Publikoa:

Erreala guretzat
ekipo onena
aupa Erreala ta
eman hoberena.

Ze ondo pasatzen dugun
guk jolastokian
elkar laguntzen dugu
denok ikastolan.

Aditu nuenean
nik zure izena
pentsatu nuen zela
Errealarena.

Asko gustatu zaigu
futbol jolastea
baina gustatu zaigu
saskian sartzea.

Etorri nintzenean
ni Euskal Herrira
gustura egon nintzen
berari begira.

Ikusi zintudan bai
nik zu egiten lan
iruditu zitzaidan
zinela etxean.

Entzun genuenean
mate zegoela
iruditu zitzaigun
oso ona dela.

Ikusi nuenean
zure marrazkia
iruditu zitzaidan
oso egokia.

Ikusi nuenean
nik zure etxea
iruditu zitzaidan
kriston desastrea.

Gu Eider eta Mikel
talde berdinean
gure aulkian geldi
egon ezinean.

Axular ikastola
asko gustatzen zait
jolastokian futbol
jolasteko zerbait.

Gure gelan niretzat
parregarriena
baina gure gelatik
bera altuena.

Gure irakaslea
ez da potoloa
oso bromista denez
beti farrez doa.