Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ZIBERPUENTING konfinamendutik

  • Izenburua: ZIBERPUENTING konfinamendutik
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: DBH2A
  • Egilea: DBH 2 bideodeian
  • Doinua: Hamaika andre gaztek
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-06-11
  • Publikoa:

Zubi gainera igo naiz
eta ez da broma
ondo lotu behar dut
gerri bueltan goma
hala ere nik daukat
bertigo sakona
gehiegi pentsatzea
ez da oso ona

Zuñigan batu gara
kriston abenturan
nire lagunak daude
orain barreguran
Altura ikusita
orain nago dudan
orain ez dakit ondo
bota nahi dudan

Nafarroan daukate
holako ugari
ipurdia itsusi
nafarrek nabari
San Fermin gabe triste
horregatik adi
badaezpada deitu
anbulantziari

Harrapatu naute ta
ni hor zinzilika
oso haserre nago
hona etorrita
apurtuko da nire
aurpegi polita
salto egin behar dut
begiak itxita