Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Agur ARAIA ESKOLA

  • Izenburua: Agur ARAIA ESKOLA
  • Ikastetxea: Araia Ikastetxea (Araia, Asparrena)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-06-08
  • Publikoa:
Audioa

AGUR ARAIA ESKOLA bertsoak

DOINUA: RANROBERRAN

Urte gehiago eskolan
gu egon beharko
jausi behar zaizkigu
makina bat malko
Agur Araia eskola
ta eskerrik asko
Hamar urte eskolan
egon garelako

Agur agur… Ekainean merendola
Agur agur ... Araia eskola

Denetarik daukagu
poza eta pena
asko aldatu gara
urteetan barrena
eta hau izango da
gure laburpena:
Lagunak izan dira
gauzarik onena

Agur agur… Ekainean merendola
Agur agur ... Araia eskola

Institutuko handiek
guri beldurtzea
eta irakasleek
lanak bidaltzea
faltan botako dugu
Eskola maitea
Baina hobe dugu ez
errepikatzea

Agur agur… Ekainean merendola
Agur agur ... Araia eskola

Biki eta Nekane
Haur hezkuntzakoak
Imanol ta Bakartxo
Lehen ziklokoak
Arantxa, Alizia ta
Marijo, azkenak…
Agur Eskola eta
gure irakasleak

Agur agur… Ekainean merendola
Agur agur ... Araia eskola

Hemen ez gara egongo
denbora gehiegi
Mesede bat eskatu
irakasleei
Azterketarik gabe
gainditu denei
eta ongi etorri
lagun berriei

Agur agur… Ekainean merendola
Agur agur ... Araia eskola