Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Ai zapotxin konfinamenduan

  • Izenburua: Ai zapotxin konfinamenduan
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: LH 5
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-06-04
  • Publikoa:
Audioa

1. AIMAR ETA BARI
Konfinamendu honetan
aspertuta gaude
ezin dugu ezer egin
permisurik gabe

Ai zapotxin, ez dago zer egin
Koronabirus itsusiarekin

2. AIORA-HAMZA
Pedro Santxezek dio
ez ateratzeko
guk esaten diogu
bakean uzteko

Ai zapotxin, ez dago zer egin
Koronabirus itsusiarekin

3. ANA- AITZIBER
Egunean ordu bat
ateratzen gara
balkoiko poliziak
begira plazara

Ai zapotxin, ez dago zer egin
Koronabirus itsusiarekin

4. PAU- UNAI
Euskal Herriko umeak
bideo deietan
Gutxienez play-a dugu
etxe batzuetan

Ai zapotxin, ez dago zer egin
Koronabirus itsusiarekin

5. XABIER-LIER
Oporrak nahi ditugu
ikastola aparte
piztina ez badago
denontzako kalte

Ai zapotxin, ez dago zer egin
Koronabirus itsusiarekin

6. MALEN- IOAR
Errekan bainatzeko
behar da indarra
korrontea eta hotza
dira gauza txarra

Ai zapotxin, ez dago zer egin
Koronabirus itsusiarekin