TARTALO
Begi bakarra dauka
Izena Tartalo
Asko jaten du eta
Dago oso potolo
GALTXAGORRI
Izaki txikitxoa
da oso bihurri
Nik etxean baditut
Zazpi galtzagorri
GIZOTSO
Pixkat beldurgarria
Badator gizotso
Gauez ateratzen da
Kateekin kontxo
JENTILA
Mendietan bizi da
Ta pozik jentila
Batzuetan etortzen da
Beti harri bila
GAUEKO
Gaua heltzen denean
Jainkoa Gaueko
Beti basora doa
Zeozer jateko
HERIO
Heriotzaren bila
Badator Herio
Eta Jende guztiak
beldur asko dio
HERENSUGE
Zazpi buru dauzka ta
Izena Herensuge
Bere etxera ez joatea
guztentzat hobe
SUGAAR
Mariren nobioak
Izena du Sugaar
Lur azpian sartzen da
Kobazuloan zehar
IRATXOAK
San Juan gauean jaio
ziren Iratxoak
Iratxe batetatik
Hazi txikitxoak
SORGINAK
Billarren bizi dira
Sorgin indartsuak
Trikuharrian egiten
Haien ukenduak
LAMIA
Erreka bazterrean
orrazten Lamia
urrezko orraziaz
Bere ile horia
MARI
Sorgin boteretsua
Izena du Mari
Suzko bola bihurtzen
Ta hegan da ari
BASAJAUN
Basoko zaindaria
Deitzen da Basajaun
Basoko zuhaitz eta
animalien lagun
AKERBELTZ
Aker baten antza du
Izena akerbeltz
Akelarrearekin
Egiten du Amets
AMALUR
Gure lur maiteak du
Izena Amalur
Bereak dira erreka,
Baso eta gailur
HODEI
Hodei zeruan dago
Lainoen ondoan
Ta eguzkia ez da
Irtengo gaurkoan