Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

AGUR 6. maila

  • Izenburua: AGUR 6. maila
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: LH 6
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-06-12
  • Publikoa:

Asko ikasi dugu zuekin
Mendialdeko klasetan
ondo pasa dugu barnetegi
eta pista jolasetan
Oso ondo egon gara orain arte
10 urte luze hauetan
Irakasle eta ikasleei
eskerrik asko benetan

Pardela utzi genuenetik
beti izan zarete eredu
ta zuetaz denbora guztian
gogoratuko gara gu
gu gabe dena ongi joatea
bihotzez espero dugu
ia gure familia zarete
asko maite zaituztegu

Laguntza behar genuenean
laguntzailerik onenak
ta Institutora gu sartzean
izango ditugu penak
Orain txikienak izango gara
eta lehen ginen zaharrenak
Ondo pasatu oporrak eta
gutaz gogoratu denak