Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ZIBERPUENTING ZUÑIGAN

  • Izenburua: ZIBERPUENTING ZUÑIGAN
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: DBH1A
  • Egilea: DBH 1
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-06-11
  • Publikoa:
Audioa

DOINUA: Markosen txerrixe
https://www.youtube.com/watch?v=nXF_sF5k840

Gaur ibiliko gara
kriston abenturan
ausartak gu garela
dirudi itxuran
baina zubitik behera
egon naiz ni dudan
lokarria zubira
ondo lotu dudan

Zubian nengoela
kaka parez pare
konturatu naiz eta
nago pardel gabe
erortzeko ostia
izango da grabe
horrela ibiltzeko
ze nezesidade

Ni han nengoelarik
beldurra ugari
beldurra dudala nik
askotan nabari
esplikazioetan
egongo naiz adi
badaezpada deitu
anbulantziari

Zubi azpian daude
batzuk zintzilizka
bonberoak badaude
jada etorrita
esperientzia hauxe
izan da polita
salto egin behar dut
begiak itxita

Zubitik botatzea
kristolako erronka
ez kontatu ipuinik
isildu eta bota
paisaia polita da
baina ez zait inporta
Hortzak utziko ditut
zubiaren kontra

Lurraren kontra bota
bada horrenbeste
airean sentitu naiz
aingeru bat aske
oihukatu egin dut
anbulantzia eske
nere hiletetara
etorri zaitezte!