Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ARAIAKO JAIAK

  • Izenburua: ARAIAKO JAIAK
  • Ikastetxea: Araia Ikastetxea (Araia, Asparrena)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5, maila
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-06-13
  • Publikoa:

Ai zapotxin
Ez dago zer egin
Jaiak ospatu, gure lagunekin

Gauean egoten da
bai Zezen suzkoa
eta txikienei
nolako sustoa

guri gustatzen zaigu
bai Tirapitxoia
eskuratu daiteke
horrela baloia

Buru handiak dira
Dibertigarriak
Baina esan behar da ere
Direla itsusiak

Frontoiaren ondoan
Dauzkagu barrakak
Gero pasa zaitezke
hartzera patatak

beti botatzen dira
hemen Petardoak
ta kejatzen direnak
dira oso tontoak

txikientzako onenak
bai dira Bonbetak
Bonbetak baino hobe
guretzat kroketak

Hemen ere badaude
kriston Antzerkiak
eta etorri daitezke
nahi duten guztiak

faltan botatzen dugu
herriko Berbena
ta bukatzen denean
ematen du pena

Herri kirolak daude
Baita ere Magoa
Ta bere trukoekin
Zabalik ahoa

Gaztetxean badaude
Kriston Kontzertuak
Eta guztiak daude
Mugitzen buruak

Zortzietan herrian
Da Txupinazoa
Beti ikusten dugu
guztiek osoa

San Pedro egunean
Dago Tanborrada
Danbor jole onenak
Urtero gu gara

Zezen txikiak ditut
Nik oso gustoko
San Ferminetarako
Trebatzen hasteko

Ai zapotxin
Ez dago zer egin
Jaiak ospatu, gure lagunekin