1
Baziren zazpi antxume
ta amatxo maitea
Amak erosketara
antxumeek pakea
ta otsoa badator
hobe da joatea
ez ireki inori
etxeko atea.
2
Etortzen da otsoa
nahi du gu jatea
eskatzen du baimena
etxean sartzea
otsoa dator eta
ahots potentea
ez diote zabaltzen
etxeko atea
3
Otsoa arrautzak janda
etxera joan zen
ireki mezedez
esan zuen ozen
zazpi antxumetxoak
atera joan ziren
hanka beltza duenez
ez diote zabaltzen
4
Otsoak horregatik
irina zuen hartu
ta erosi ondoren
etxera bueltatu
kalera bueltatuta
hau zuen pentsatu:
Hanka zuriarekin
baietz engainatu
5
Erosketara joan ta
irina apurra
hankan ipini zuen
hori da ziurra
hanka ate azpian
zelako gezurra
otsoa ikusi zuten
nolako beldurra
6
otsoa joan zen eta
nahi zuen txuleta
guztiak jan zituen
ta tripa beteta
ondoren egin zuen
pixkatxo bat siesta
txikia geratu zen
erlojuan gordeta
7
Ama itzuli zenean
arazo bat zuen
txikia izan ezik
ez zituen aurkitzen
Tripa ireki eta
harri puskak sartzen
eta pisuagatik
errekan ito zen