Konfinamendu honetan
denbora beharko
gaurko etxeko lanak
oporrak biharko
irudimena oso
merkea delako
maleta prestatu dut
oporretarako
Udalekutan dago
irrifar gehiago
piztinan ta hondartzan
denbora igaro
aurten egun hauetan
tristura akabo
udalekua baino
hoberik ez dago
Dendak ondo aztertzeko
eskaparatea
gauza batzuk erosi
ta gero parkea
baino izan behar dugu
jateko tartea
niretzat ederra da
hirira joatea
irrifarrea atera
aste santuetan
opariak helduko
dira gabonetan
ondo pasako dugu
ikusi benetan
bizi nahiko genuke
beti oporretan