Behin Hamsel eta Gretel
etxe pobre baten
aita ta amaordearekin
jaten ari ziren
aita gixarajoa
lanera joan zen
ama ordeak basora
eraman zituen
Ama ordeak basoan
hor utzi zituen
ogi apurrak bota
txoriekin jolasten
baina ogi apurrak
ez ziren agertzen
txoriek jan zituzten
eta galdu ziren
Gure anai-arrebak
basoan zeudela
ikusi zuten biek
etxe bat zegoela
txokolatezkoa zen
ta pixkat pastela
etxea hartu zuten
merienda bezela
Sorginaren esklabu
izan omen ziren
bati erratza eman
ta bestea loditzen
egunero goizean
oilaskoa jaten
Hamsel tranpak egiten
ta Gretel garbitzen
Sorginaren etxetik
joan nahi kalera
eta Gretel joan zen
plan bat prestatzera
Gretelek esan zion
zatoz ikustera
Gretelek bultzatuta
sorgina labera
Ala bazan ta ez bazan
sorgina erretzen
etxera joan ziren
aberats izaten
aita ta ama ordea
ikusi zituzten
ama ordea bota
ta konpondu ziren