Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Irakasleentzako bertsoak

  • Izenburua: Irakasleentzako bertsoak
  • Ikastetxea: Lakuabizkarra IGE (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2020-04-07
  • Publikoa:

Estribilloa:
ai zapotxin
ez dago zer egin
Lakuabizkarrako
irakasleekin

Izaro euskarako
Irakaslea da
Nolako irakasle
Beti jarri falta.

Jaione eta Aitor
Beti gimnasioan
Ez dute izerditu
Ia urte osoan.

Laguntza ematen du
Maialen onena
Ta konpondu dezake
Edozein problema

Santosek jartzen gaitu
Gu beti atento
Irakasle ez balitz
Seguru sarjento

Mamenek beti dauka
Atea irekita
Dirudi itxaroten
Beti bere zita

Iratik arkatzekin
Punteria ona
Gure aurpegiak ahal du
Dianaren forma

Perurekin klaseak
Dibertigarriak
Guk kasu egiteko
Arazo handiak

Javik ematen digu
Antzerki tailerra
Baina aktore bezala
Ez da hain ederra

Tailerra emateko
Du modu polita
Emozionatzen gara
Oihane ikusita

Matematikan beti
Lanak etxerako
Utzi gu ia bakean
Beti betirako

Lengua aspergarria
Ez zaigu gustatzen
Beti fitxak egiten
Baina gu jolasten

Gorputz heziketa hau
Dibertigarria
Lakuabizkarra hau da
Alaves berria

Tutoretzan gaude gu
Beti berdina da
Baina ez daude fitxak
Nolako pasada

Musika ikasgaia
Ez zaigu gustatzen
Aspertzen garelako
Txirula bat jotzen.

Txanelako azterketak
Oso zailak dira
Beti gaudelako gu
Izarrei begira.

Lo gehiago behar dugu
Ondo altxatzeko
Asko deskantsatuta
Dena gainditzeko

Nik atera nahi nuke
Lehenago kalera
Haur eskolako ume
Haiekin batera

Ai zapotxin
Ez dago zer egin
Eskola honetako
Fundamentuarekin