Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Dumboren ipuina

  • Izenburua: Dumboren ipuina
  • Ikastetxea: Ikasbidea Ikastola IPI (Dura, Arratzua-Ubarrundia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2020-06-17
  • Publikoa:

Bere ama handiak
Begiak marroiak
Eta dumbo txikiak
Hanka potoloak
Hegan egiten zuen
Hartzen ditu izarrak
Gure dumbo txikiak
Belarri handiak.

Puzkerrarekin hegan
Zelako pasada
Barre egin zioten
Ez zuen ikara
Jendea garraxika
Hoberena zara
Gure dumbo txikia
Oso polita da.

Ama eraman zuten
Parke handi batera
Dumboren helburua
Ama bilatzera
Horrela aurkitu ziren
Bikote ederra
Goaz zoologikora
Dumbo ikustera.

Dumbo korrika joan zen
Amaren laguntza
Berak behar zuena
Amaren bihotza
Gero bueltan etorri
Bazeukan zalantza
Amarekin batera
Egin zuen dantza.

Familiarekin beti
Oso alaiak dira
Dumbo eta bere ama
Joan dira etxera
Agian itsusia
Baina oso azkarra
Gu garen modukoak
Maite behar gara.