Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Txanogorritxuren ipuina

  • Izenburua: Txanogorritxuren ipuina
  • Ikastetxea: Aramaixo herri eskola (Aramaio)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2020-04-06
  • Publikoa:

Txanogorritxu dala
Kapa gorriduna
Alaia ta ausarta
Hamentxe duguna
Jendearen laguna
Apur bat astuna
Istorio hontako
Pertsonai txukuna.

Amak txanogorritxui
Eman dio otarra
Eta barruan zeukan
Kilo bat piparra
Bere amona da ta
Benetan zaharra
Eta pozik joan da
Ahoan irrifarra.

Zer moduz gaur otsoa
Ni gaur ondo nago
Sustoa eman didazu
Ta ipini zeharo
Zure aurpegia da
Benetan arraro
Nire amona itxoiten
Aspertuta dago.

Aizu otsoa zara
Ez zara amona
Ehiztariai deituko diot
Ta dala gizona
Gaurkoan egin dit bai
Kristoneko broma
Otsoa hilda dago
Hori dela ona.

Ezezagunei beti
Ez egin zuk kasu
Bestela gauza txarrak
Eukiko dituzu
Gure aholku hauxe
Entzuten baduzu
Gurasoei kasu egin
Komeni bazaizu.