Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bilbertsoa- Euskararen eguna

  • Izenburua: Bilbertsoa- Euskararen eguna
  • Ikastetxea: Arantzabela Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Xabier Lasa
  • Igoera data: 2020-04-07
  • Publikoa:

Euskaraz egiten dugu
eskolan eta kalean
gazteleraz ez hitz egin
euskaraz gure artean

Euskaraz egiten dugu
oso polita delako
eta hitz egiten dugu
dibertitzen garelako

Euskara gure hizkuntza
oso zaharra delako
hitz egingo dugu beti
euskara inoiz ez galtzeko

Euskaraz egingo dugu
gure kultura delako
eskolan eta etxean
erabiltzen dugulako

Gu euskaraz bizi gara
Jolastoki eta gelan
euskaraz ibiltzen gara
musikan eta soinketan