Euskaraz egiten dugu
eskolan eta kalean
gazteleraz ez hitz egin
euskaraz gure artean
Euskaraz egiten dugu
oso polita delako
eta hitz egiten dugu
dibertitzen garelako
Euskara gure hizkuntza
oso zaharra delako
hitz egingo dugu beti
euskara inoiz ez galtzeko
Euskaraz egingo dugu
gure kultura delako
eskolan eta etxean
erabiltzen dugulako
Gu euskaraz bizi gara
Jolastoki eta gelan
euskaraz ibiltzen gara
musikan eta soinketan