Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Marikixkur eta hiru hartzen ipuina

  • Izenburua: Marikixkur eta hiru hartzen ipuina
  • Ikastetxea: Angel Ganivet Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5C
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2020-04-02
  • Publikoa:

Berak nahi zuena da
Etxetik ihes egin
Mendira joateko
Hainbeste ahalegin
Ez da ondo konpontzen
Brujula batekin
Neskato bihurria
Ile kizkurrekin.

Etxetik ihes egin
Nolako ikara
Baina hartzen etxean
Hortxe sartu zara
Plater batzuk ikusi
Nolako pasada
Mendira joan eta
Eskapatu gara.

Aulkiak ikusita
Jartzeko gogoa
Ohea ikusita
Siestarako asmoa
Ohe baten etzanda
Zelako beroa
Hartzak etxera itzuli
Zelako sustoa.

Mahai gainean plater bat
Dago bukaturik
Egongelan aulkia
Guztiz apurturik
Bat- batean esnatu
Hartzak ikusirik
Beldurtuta joan da
Basora bakarrik.

Amaiera polita
Ez da egin negar
Ozen esango dugu
Hona hemen bi ohar
Mendira joateko
Behar duzu indar
Zurea ez den etxera
Ez da joan behar.