Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Hansel eta Gretel ipuina

  • Izenburua: Hansel eta Gretel ipuina
  • Ikastetxea: Angel Ganivet Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2020-04-02
  • Publikoa:

Hansel eta Gretel
Bi anai itsusi
Guraso eta guzti
Nahi zuten ikasi
Galdu egin zirela
Ez ziren iritsi
Pertsonaiak anaiak
Pobrezian bizi.

Bazen behin familia bat
Txiro ziren bizi
Basora joan ziren
Ogi eta guzti
Txoriek ogia janda
Ez ziren itzuli
Biek txokolatezko
Etxe bat ikusi.

Sorginak ez zien utzi
Ezertxo egiten
Atxilotuta zeuden
Oso triste hemen
Gretel dena txukuntzen
Sorgina abesten
Hansel dago loditzen
Ta Gretel garbitzen.

Ihes egin nahi zuten
Eta joan etxera
Baina sorginak lotu
Zituen ohera
Bi anaien artean
Eginda bilera
Ostikada batekin
Sorgina labera.

Ez du balio mendira
Bakarrik joateak
Galtzen bazarete
Utzi jolasteak
Zer ikasi duzue
Entzule maiteak?
Besteen gauzak utzi
Ez dira zureak.