Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Hansel eta Gretel ipuina

  • Izenburua: Hansel eta Gretel ipuina
  • Ikastetxea: Gorbeia Ikastola (Zigoitia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2020-04-02
  • Publikoa:

Neska eta mutila
Hansel eta Gretel
Bi ume arraroak
Arropa ta txapel
Asko gustatzen zaie
Gosaltzea pastel
Etxera sartu dira
Pixkatxo bat ergel.

Egun batean doaz
Bi ume mendira
Mendian galdu dira
Zuhaitzei begira
Beste bide bat hartu
Sorginen etxera
Txokolatez betea
Nolako disdira.

Asko asko jan dute
Oso potoloak
Sorginarentzat dira
Bi ume gazteak
Orduan goxo goxo
Jango du sorginak
Preso harrapatzeko
Zituen gogoak.

Etxera sartu ziren
Guztia jatera
Sorginak harrapatu
Sartu sotanora
Ostikada batekin
Sorgina labera
Eta gero joan dira
Etxetik kalera.

Ezin zara zu sartu
Inoren etxera
Bestela hor barruan
Geldituko zera
Ta zure gurasoak
Kezkatuko dira
Sorgin gaiztoarekin
Gu biziko gara.