Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Olentzero eta Mari domingi

  • Izenburua: Olentzero eta Mari domingi
  • Ikastetxea: Adurtza Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2020-04-01
  • Publikoa:

OLENTZERO:
Beti irekitzen dugu,
Zure oparia
Ondo pasatzen dugu,
Hori bai saria

Pozez bizi naiz eta,
Daukat bizar latza
Mari Domingi be bai,
Beti du ikatza

Zu izaten bazara,
Mutil neska ona
Ekarriko dizkizut,
Arkatz borragoma

Haur hezkuntzakontzat,
Badugu amantala
Lanean ibiltzeko,
Txukun ta formala

Baina izanez ez gero,
Ikasle gaiztoa
Ekarriko dizugu,
Ikatza mordoa

Bidea iluna da,
Tximini ta elurra
Baina sekula ez dugu
Inoiz guk beldurra!

MARI DOMINGI

Gabonak heldu dira,
Hau da bai itzela
Ta beti ikusten dugu,
Jatorra zarela

Gaur zerutik jeitsi da,
Betiko izarra
Opariak banatzea,
Da gure beharra

Aurten baldin bazara,
Gauaren espero
Etorriko da hona,
Gure Olentzero

Gaur dauden opariak,
Badira denonak
Ondo pasatzeko ba,
Aurtengo gabonak

Aurtengo gabonetan,
Luzeak oporrak
Klasera bueltatuta,
Egunak gogorrak

Banatuz hemen non nahi,
poza ta bizitza,
opariak emanez,
abesten gabiltza!