Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Hansel eta Gretel ipuina

  • Izenburua: Hansel eta Gretel ipuina
  • Ikastetxea: Toki Eder Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5C
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2020-04-01
  • Publikoa:

Hansel mutila dugu
Eta Gretel neska
Janaria badute
Baina oso eskas
Gretelek beldurra du
Galdu du oreka
Mendira joan dira
Ibiltzen lasterka.

Gaur Hansel eta Gretel
Joan dira mendira
Ogi puskak botatzen
Dituzte lurrera
Ondoren etorri zen
Arrano maltzurra
Arranoak jan zuen
Gure negargura.

Sorgina ez zen Hansel
Gretel baino hobea
Sorginaren etxera
Berekin sartzea
Txokolatea eta
Karameloa hartzea
Sorginen helburua
Zen biak hiltzea.

Ipurdian ostiko
Sorgina labera
Hansel eta Gretel
Joan ziren basora
Etxera ailegatu
Ta sartu ohera
Aita ta ama ikusi
Ona sentibera.

Ez sartu beste etxean
Ez duzuna maite
Igual pentsatzen dute
Lapurrak zarete
Baina gu badazpada
Uzten dugu bake
Lapurtzera sartu naiz
Ta harrapatu naute.