Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Pinotxoren ipuina

  • Izenburua: Pinotxoren ipuina
  • Ikastetxea: Toki Eder Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2020-04-01
  • Publikoa:

Gezurra esaten du
Beti da trebea
Gezurra esaten du
Sudurra luzea
Beti gauetan nahi du
Sudurra moztea
Gepetok egin zuen
Pinotxo maitea.

Gepetok ikusi du
Izar magikoa
Eta eskatu nahi du
Pinotxo mutikoa
Gezurra esatea
Dauka gustokoa
Lagun batekin jolas
Beti inozoa.

Eskolara joan eta
Esan du gezurra
Etxerako lan asko
Zelako beldurra
Ez ditu egin eta
Nolako sudurra
Harrapatu egin naute
Handia zigorra.

Gepeto ta pinotxo
Jantzita txaketa
Arrantzara joan ziren
Bikote ausarta
Balea gose zen ta
Ahoa irekita
Preso gelditu dira
Ezin aterata.

Baleak jan ditu eta
Esan dute aizu!
Baleari kilikiliak
Egin dizkiozu
Gezurrak esatean
Sudurra luzatu
Ez esan gezur asko
Edo badakizu.