Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

7 ANTXUMEAK

  • Izenburua: 7 ANTXUMEAK
  • Ikastetxea: Lautada Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5.maila
  • Doinua: Hamaika andre gaztek
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-03-09
  • Publikoa:
Audioa

Behin baten bazen
antxume taldea
eta erosketara
amatxo maitea
joan baino lehen nahi zuen
hauxe esatea:
"ez ireki inori
mesedez atea"

Otsoa etorri zen
etxe horretara
eta ateari eman
zion ostikada
"zure ahots zakarra
oso kaxkarra da
ez gaituzu hartuko
otsoa bazara"

Otsoa iritsi zen
arrautzak harturik
ahotsa oso ondo
ta zegoen pozik
ateratzeko hanka
atearen azpitik
"oina beltz duzulako
joan zaitez hemendik"

Otsoa dendara joan
hirina erostera
dirua eman eta
dendatik atera
zuritu zituen eta
bi hankak batera
engainatu ondoren
sartu zen etxera

Egun baten otsoa
hasi zen kolpeka
antxumeak jan eta
hasi zen barreka
bukatu zuenean
sabela beteta
txikia salbatu zen
erlojuan gordeta

Ama etxean sartu
disgutua hartu zuen
tripa ireki zion
guraizeak hartzen
eta errekara joan
bota zuzen zuzen
eta otso gaiztoa
errekan ito zen