Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

IRAGARKIAK

  • Izenburua: IRAGARKIAK
  • Ikastetxea: Lautada Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6. maila
  • Doinua: Antton eta Maria I
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-03-09
  • Publikoa:
Audioa

Txakurrak egiten du
beharra kalean
baina zu pañalekin
ze gusto gainean
Erosi pañal hauek
supermerkatuan
Rollo bat da egitea
kaka komunean
lasai egon zaitezte
egin pañalean

Mobila apurtuta
nahi baduzu hobe
ez egon triste eta
laster ondo zaude
Zu I-phone 11 pro
eder baten jabe
egin beherapenetan
ta sentitu errege
aparatu onenak
Mediamarkt-en daude

Ahotsa eraman nahi
baduzu hobera
hobetu nahi baduzu
prestatu kartera
hau gauza berri bat da
ez galdu aukera
ahotspray du izena
onena hauxe da
ez pentsatu eta joan
dendara erostera

Janari ona baduzu
zuk beti atsegin
baina ezin baduzu egon
zure amonarekin
biek egiten dute
janaria berdin
Janaria prestatzeko
Termomix-arekin
azkar egingo duzu
ta gero on egin!