Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

MARTXOAK 8

  • Izenburua: MARTXOAK 8
  • Ikastetxea: Mundaka HLHI (Mundaka)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: LH 6
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2020-03-06
  • Publikoa:
Audioa

Emakumeen bizitza
lehen zen oso iluna,
oraindik itxaroten
heldu arte eguna.
Eman diezaiegun
gure maitasuna,
beti da matxismoa
horren erruduna.
Hemen behar duguna
da berdintasuna,

Berriz ikusi dugu
kalean eskela,
ohartu egin gara
emakumea dela.
Denok daukagu orain
haserre itzela,
protesta egiteko
utzi egongela.
Gure aldarrikapenak
entzun daitezela.

Helburua lortzeko
borroka mantendu,
emakume zein gizon
mesedez lagundu.
Ez geratu isilik,
indarra daukagu.
Berdinak izan behar
soldata ta ordu.
Eskubide berdinak
lortu behar ditugu.