Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EZ GAUDE KONFORME

  • Izenburua: EZ GAUDE KONFORME
  • Ikastetxea: Plentzia HLHI (Plentzia)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: 6.B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2020-03-05
  • Publikoa:
Audioa

Azkar pasazten zaigu
guri patioa
hobe izango bazen
pixkat luzeagoa.

Gure klaseak beti
hain aspergarriak
horregatik nahi dugu
guk gauza berriak

Plentziako eskolan
dena azterketa
eta gainera gaude
fitxekin beteta.

Gure egutegian
oporren egunak
udaberrian ere
guk nahi ditugunak.

Gure ikasorduak
dira oso gogorrak
asko faltatzen zaigu
iristeko oporrak.

Guretzako purea
ez da janaria
ta bigarren platera
da nazkagarria.