Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EZ GAUDE KONFORME

  • Izenburua: EZ GAUDE KONFORME
  • Ikastetxea: Elortza HLHI (Urduliz)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: 6.B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2020-03-05
  • Publikoa:
Audioa

Etxerako lan asko
dauzkagu begira
ta ezin gara joan
gu geu jolastera
etxera joaten gara
lanak egitera
gure etxeko lanak
oso txarrak dira.

Eskola berria da
jolas gutxi dago
kolunpio berriak
eta handiago
jolasteko lagunak
pilotak nahiago
patioan nahi dugu
bai jolas gehiago.

Asko gara ta ez da
patio egokia
eskola berria denez
patio berria
beti izaten dugu
patio txikia
eta nahiago dugu
patio handia.

janaria jateko
goaz jantokira
ez dugu ezer gustuko
zikua entsalada
guri ez zaigu gustatzen
asko platerkada
janari hau dastatu
ta mihia hiltzen da.