Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EZ GAUDE KONFORME

  • Izenburua: EZ GAUDE KONFORME
  • Ikastetxea: Elortza HLHI (Urduliz)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6.A
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2020-03-05
  • Publikoa:
Audioa

Gure eskolan pilo
bat ordu ditugu
eta klasean ere
arkatz ta liburu
patioa eta gero
nekatzen gara gu
lo egiteko ordu
gehiago nahi dugu.

Eskolan daramagu
guk hamaika urte
sofan oso gustura
egongo ginake
eskolan beti gaude
guztiok jo ta ke
asteburu gehiago
guk nahiko genuke.

Sanjakoboa bai da
ona den bakarra
jantokiko letxuga
dirudi belarra
jaten ditugun gauzak
dena kakazaharra
eskolan janaria
bai da oso txarra.

Beti gaude lanean
azterketak gelan
urduritasun asko
daukagu buruan
guk eskolan egiten
dugu pilo bat lan
azterketa gehiegi
ditugu eskolan.