1
Baziren zazpi antxume
eta ama maitea
eta erosketara
behar zuen joatea
antxumeak bakarrik
"nolako zortea"
"ez ireki mesedez
inori atea"
2
Otsoa etorri zen
atea irekitzen
baino ahotsagatik
ez zioten uzten
ta otsoak bakarrik
ospa egin zuen
soluzio bat pentsatsu
ta aurkitu zuen
3
Arraultzak erosita
ahotsa fintzea
lortu zuen otsoak
hanka beltz ordea
antxumeek ikustean
otso xelebrea
ez zioten ireki
etxeko atea
4
Otsoa dendara joan
hirina hartzera
"antxumeak etorri
neri irekitzera"
jajajajajajaja
sartu naiz etxera
eta otsoa joan zen
umeak jatera
5
Zazpi antxumeak zeuden
oso beldurturik
ta otsoa zegoen
oso oso pozik
"jajajajajajaja
tripa dut beterik"
antxumeak jan zituen
txikia izan ezik
6
Antxume txikienak
amari kontatu
ama haserretu zen
ta guraizak hartu
eta guraizarekin
bere tripa moztu
Antxumeak atera
ta harriak sartu
7
Otsoa esnatu zen
egarriarekin
tripa lodiarekin
ura edan ezin
antxumeak barrezka
otsoa ito... FIN
zoriontsu izan ziren
haien amarekin