Baserri zahar batean
mendian bizitzen
amatxo ahatea
arraultzak berotzen
ordu erdi pasata
arraultzak puskatzen
ahate itsusia
azkena jaio zen
Ahatea zen ikatza
baino beltzagoa
ez zen bere familia
zen bezalakoa
bere baserritik ai
joateko gogoa
beti triste zegoen
gure ahatetxoa
Ez zen oso polita
amaren begira
oso triste zegoen
ez zeukan diztira
haserre zegoen ta
joan zen urrutira
negua pasatzera
joan zen mendira
Mendian egin zuen
polita bisita
eta gero joan zen
lakura korrika
eta konturatu zen
lakua ikusita
han zegoela zisne
kuadrila polita
Bere burua uretan
zegoen ikusten
eta zisne polit bat
agertu egin zen
bere gorputz polita
ikusi egin zuen
bihurtuta zegoen
zisne polit baten
Zisne handi bat zen ta
polita gainera
intentzioarekin
etxera joatera
oso pozik zebiltzan
zisneak batera
eta etxera joan ziren
patata jatera