Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

7 antxumeen ipuina bertsotan

  • Izenburua: 7 antxumeen ipuina bertsotan
  • Ikastetxea: Dulantziko Ikastetxea (Dulantzi)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5. A
  • Doinua: Hamaika andre gaztek
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-06-13
  • Publikoa:

Baziren zazpi antxume
eta ama maitea
Jolasten ari ziren
zelako suertea
Ama erosketara
zelako pakea
"ez ireki inori
etxeko atea!"

Otsoa etorri zen
atera kolpeka
"zuen ama naiz eta..."
esanez barrezka
"hanka ate azpitik
sartuko duzu ezta?"
ez zioten utzi sartzen
hanka beltz zuen ta

Hantxa txuritu eta
otsoa etorri zen
atea jo ta gero
denak geldi zeuden
"Kaixo zuen ama naiz"
esan zuen ozen
ahots zakar horrekin
ez diote irekitzen

Otsoari zitzaion
plan bat bururatu
oilategira joan zen
ta arraultz bat hartu
eta horrela ahotsa
zuenez argitu
engainatu zituen
ta etxera sartu

Engainatu zituen
otso gezurtiak
antxumeek ikusi
ta ze beldurtiak
txikia izan ezik
jan zituen denak
amari esan zion
antxume txikiak

Amak guraizak hartu
ta tripa irekitzen
antxumeak atera
ta harriekin josten
Amak bultzatu eta
errekara zuzen
Otsoa egarri zen
ta errekan ito zen