Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

SUKARRIETARAKO BERTSOAK

  • Izenburua: SUKARRIETARAKO BERTSOAK
  • Ikastetxea: Artxandape Ikastola (Bilbo)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: 5.B
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2020-02-27
  • Publikoa:
Audioa

Kaixo Artxandapeko
ikasleak gara
hona etorri gara
ondo pasatzera.

Artxandape Bilboko
ikastola bat da
Uribarri auzoan
gu aurkitzen gara.

LH5 Bko
ikasle onenak
eta gainera gara
pixkat bihurriak.

Lagunak nahi ditugu
zuekin batera
Sukarrietara gatoz
zerbait ikastera.

Ikasi egingo dugu
proiektuen bidez
eta gero tailerrak
ditugu arratsaldez.

Lau egunetan zehar
barre asko egin
ondo egongo gara
lagun berriekin.