Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EZ GAUDE KONFORME

  • Izenburua: EZ GAUDE KONFORME
  • Ikastetxea: Plentzia HLHI (Plentzia)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6.A (taldeka)
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2020-02-27
  • Publikoa:
Audioa

Etxerako lan eta
azterketa asko
eta ez gaude pozik
gehiegi delako.

Klase oso luzeak
ta oso gogorrak
orain nahi genituzke
luzeak oporrak.

Jolasteko laburra
da jolastordua
luzea ta motela
klaseko ordua.

Bazkaltzeko daukagu
guk janari txarra
eta gainera dugu
jateko beharra.

Eskolan baditugu
guk irakasleak
eskola bukatzean
etxerako lanak.

Eskola barruan gu
gaude zazpi ordu
azterketa pila bat
egin behar dugu.